SAROBEN ANTZEZLE LANETAN

Joan den egunean 3. mailako taldeek bi antzezlan zirraragarri aurkeztu genituen familien aurrean.


Ikasleek beren talentua erakutsi zuten "Barre egiten ez zekien printzea" eta "Alizia herrialde miresgarrian" antzezlanetan. Ikasleek barrezko, abenturazko eta fantasiazko mundu batera eraman gintuzten. Zorionak ikasle guztiei eta eskerrik asko Amaiari hau posible egiteagatik.