SANTA AGEDA BEZPERA

Santa Ageda bezpera eguna ospatu dugu Egape Ikastolan.

Usadioari jarraituz, otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera eguna ospatu dugu Egape Ikastolan. Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak eta bertso eskolako ikasleak patxadaz eta arduraz kopla kantari aritu dira herrian barrena Euskal Herrian hain ezaguna den ohitura mantenduz. Egape Ikasolako gaztetxoenak, makilak eskuetan, HH2 urteko lagunengana ere joan dira goizean. Arratsaldean berriz, euren familiei eskaini dizkiete egun honetan ohikoak diren kantuak.

Oles eta oles eginez, lurrari emandako kolpeekin neguko solstizioaren ondoren esnatzeko deia egin diote guztiek Amalurrari.