SANTA AGEDA BEZPERA

Aurreko asteartean, Agate Deuna eguneko bezpera, 6. mailakoek herri bira egin genuen goizean Urnietako kaleetan kopla kantari. Gurekin 4. eta 5. mailako bertsolariak ere etorri ziren.

Egape Ikastolan ia-ia bere sorreratik hasi eta gaur egun arte, Santa Ageda bezperan kopla kantari ibili izan gara baserriz baserri eta herrian zehar.

Ikastola beti euskara eta euskal kultura eta ohituren zaindari izan denez, betidanik ohitura hau ere gure ikasleei gerturatu izan die.

Urtez urte otsailaren 4an baserritarrez jantzi, makilak hartu eta kopla kantari ibili izan gara Santa Agedaren istorioa kontatuz eta makilez lurra astinduz bere lozorrotik esna dadin udaberria datorrela ohartarazteko.

Honela, asteartean, Agate Deuna bezperan, 6. mailako ikasleek herria girotu dugu.