SAN TELMORA BISITA

DBH 2. mailako ikasleak Donostian izan gara, San Telmo Museoa bisitatzen.

 

San Telmo Museoa Donostian dago, Gipuzkoan. Historia luzea du gure lurralde historikoak, baina nolakoa izan zen historia hau? Ikasleek Gipuzkoa nola sortu zen ikasi dute jarduera honetan. Gaur egungo gure antolamendu administratiboa nondik datorren ikusi dute eta Erdi Aroko jauntxoen eta hiribilduen arteko gatazketatik nola sortu ginen ulertu dute. 

Ondoren, tailerrean, gure herriak identifikatzeko erabiltzen ditugun armarriak aztertu dituzte eta ikasle bakoitzari bere armarri propioa sortzeko erronka planteatu zaie.

San Telmora joan aurretik, ikasleek Erdi Aroko lurraldeen bilakaeraren eta gizarte antolaketaren inguruko ezagutzak landu dituzte Geografia eta Historiako klaseetan. Bisitan zehar galdera berriak planteatzeko aukera izan dute.