SAN JUAN BALEONTZIA NOLAKOA ZEN ULERTZEN

Albaola itsas museoa bisitatu dugu LH 2. mailako ikasleak.

XVI. mendeko euskal balezaleen zeharkaldi ozeanikoen historia ikasi ahal izan dugu Albaola itsas museoan. Gainera, bisita gidatuaren bitartez, aukera izan dugu San Juan ontzia zehazki nolakoa zen eta nola eraiki zen ezagutzeko. Eta hori dena gutxi balitz, museorako bidean, itsasontzi erraldoi bat ikusi dugu Pasaiako Badiara sartzen.
Zerua gris eta euritsua eduki arren, Pasaiako Badia eta bertako egonaldia zoragarriak iruditu zaizkigu!