SAGARDO EGUNA

Aurten, berriz ere bi urteko etenaldia eta gero, Egapeko bigarren hezkuntzako ikasleak Sanmieletako sagardo probaketan izan ditugu.

 

Usadioari jarraituz, Egape ikastola joandaneko hiru hamarkadetan hortxe egon izan da plazan. Ikasleak eta haien tutoreak edalontziak saldu dituzte urnietar sagardogileen produktua dastatzeko egiten den ekimenean. 

Giro aparta izan genuen urriaren 2ko arratsaldean, sagardoaz gain, Gozategi entzunez eta txekor pintxoak dastatzeko aukera izanik.

Gure ikasleei, bere trebetasunak erakusteaz gain, herritar parte hartzaile sentitzeko aukera eskaini diegu. Pozik, alai eta arduratsu ikusi genituen bertan. Bejondeizuela!!!!