PSIKOMOTRIZITATEA 2 URTEKO GELAN

Psikomotrizitatea Haur Hezkuntzako esparru garrantsitsuenetako bat da.

Psikomotrizitatearen oinarria JOLASA da, haurrek jolasaren bitartez egunerokotasuna proiektatzen dute,  espontaneoki jolasten dute, naturalki irteten zaie eta plazerra sentitzen dute.
Psikomotrizitatea, tresna bikaina da gorputzaren bitartez, emozioekin jolasteko eta emozioak onartzen hasteko.
ZER EGITEN DUGU PSIKOMOTRIZITATE SAIO BATEAN?

  • HASIERA; Saio bakoitzaren hasieran zapatilak kendu, borobilean eseri eta zertara etorri garen gogorarazten diegu.
  • JOLAS ASKEA; Jolas sentsorio motorea eta jolas sinbolikoa dituzte modu espontaneo batean.
  • SAIO BUKAERA, ERLAJAZIOA; Musika lasaia jartzen dugu haur bakoitzari bere unetxoa eskainiz; begirada bat jasoz, mantatxo batekin tapatuz, goxotasuna senti dezan.