PLASTIKORIK GABEKO ASTEA EGAPEN

Azaroaren 21etik 25era “Platikorik gabeko astea”n murgilduta ibili da Egape Ikastola.

Azaroko aste hau, aste seinalatua dugu Egape Ikastolan. Europa mailan ospatzen den aste honekin bat eginda, guk ere, gure ikasleekin, plastikoak gure egunerokoan duen presentzia eta erabileraz sentsibilizatu nahiean, hainbat ekintza burutu ditugu.

Hasierako urratsa ikasleak sentsibilizatzea izan da, plastikoaren erabilerak euren egunerokoan duen eraginaz ohartaraziz. Bide beretik, hamaiketako garairako plastiko gutxiago erabiltzera animatu nahi izan ditugu, bestelako janari bilgarrien erabilera bultzatuz.  
Orain dela aste batzuk, material birziklatua bildu eta ekartzeko eskaera luzatu genien ikasleei eta material horiek erabiliz, azken egunotan produkzio desberdinak egin dituzte, gure Ikastolako gune ezberdinetaz erakusgai jarriz. 

Agenda 30 lan taldeak berriz, Ikastolako Txoko Berdeak argazkiz hornitu dituzte, ikasleek, testuinguru ezberdinetan, plastikoraren ondorioak eta oihartzuna ikusi eta sentitu dezaten. 

Agenda 30 proiektua aurrera eramateko beharrezko ditugun Eko Ordezkariak ere izendatu ditugu eta euren lana gogoz eta indartsu egiteko prest azaldu dira. Talde honen lehenengo zeregina burutu da; sarreran dagoen arbela “Plastikorik gabeko astea”rekin zer ikusia duten marrazkiekin apaindu dute. Beraz, Egape Ikastolak indartsu ekin dio Agenda 30eko lanketari, aurrerantzean ere bide berean jarraitzeko asmoari eutsiz.