PIRATEN BIZITZA HOBERENA DA, IKASTOLARIK GABE!!!

HH 5 urteko ikasleak Pasaiako Piraten etxean egin dute bi eguneko egonaldia.

Joan den ostegun eta ostiralean, 5 urtekoak Piraten etxera joan ginen. Iristerako zain genituen Pipi eta Taute piratak bandera beltza eskutan hartuta.
Bi egunez gure etxea eta ingurua izango zena erakutsi ziguten. Konturatzerako piraten munduan erabat murgilduta geunden. Pasaiara jeitsi, itsasontzian ibili, altxorra aurkitu eta pirata festazale on bezala gauean parranda ederra egin genuen.
Bi egun magiko hauek ahaztuko ez ditugulakoan…. BIHOTZ ETA BURU, EUSKAL PIRATAK GARA GU!