PERFORMANCE LANTEGIA IKASLEEN ESKUTIK

LH 4.mailako ikasle taldeek LH 3.mailako ikasleentzat dinamika desberdinak burutu eta gidatu dituzte beraien arteko harremanetan sakontzeko helburuarekin.

Performance lantegiaren asmoa taldearen “nitasunetik” abiatuta, taldearen “gutasuna” lantzea da. Bi alderdi lantzea bilatzen da. Alde batetik, taldearen kohesioa eta gutako bakoitzak taldean duen konfiantza. Eta honekin lotuta, bakoitzaren berezitasun edo arrarotasunak taldean azaleratzea, hauek errekonozitu eta indartzaile izateko asmoz. Honetarako, hasiera batean ariketa ezberdinak egitea planteatu dituzte (gorputz ariketak) eta performance batekin bukatu dute. Taldean dituzten berezitasunak  (norberak berea) aldarrikatzean/kontatzean datza perfoa.