PARKE ERABERRITUA EGAPEN

Material naturalez diseinatutako parkea da.

Koronabirusak markatutako ikasturte hasiera honetan, izan da Haur Hezkuntzako haurrengan ikusmin handia piztu duen ikastolako espazio berri bat: parke eraberritua, hain zuzen ere. Denbora luzearen ostean, ikastolara iritsi eta ez dute denborarik galdu parke berria estrenatu eta bertako elementuez gozatzeko. Ederki dabiltza gure Ikastolako txikienak material naturalez diseinatutako espazio eraberrituan. Jarrai dezatela gozatzen!