“PADDINGTON 2” FILMA LH4 MAILAKOENTZAT

Martxoaren 5ean, 10:30ean Saroben LH4. mailako ikasleak TINKOK eskaintzen duen “Paddington 2” filma euskaraz ikustera joango dira.

PELIKULAREN SINOPSIA:

Brown familiak Paddigton adoptatu du, eta ospetsua egin da Windsor Gardens-en. Izeba Lucy maitearen ehungarren urteurrena dela eta, dirua aurrezteko eta liburu bat erosteko hainbat lan onartzen ditu Paddigtonek. Baina ohartu denean liburua gauza zaharrak saltzen dituzten dendatik lapurtu dutela, abentura bati ekingo dio liburua garaiz berreskuratzeko asmoarekin.

Paddigtonek oso argi du bere izebari Londres hiria agertzen den liburua oparitu nahi diola. Baina Phoenix Bucharan artistak liburua lapurtzen duen momentutik, Paddigtonen bizitza hankaz gora jartzen da.

Batzuetan gure helburuak lortzeko hainbat oztopo izaten ditugu. Baina, geure buruarekin gustura sentitzeko, oso garrantzitsua da bizitzan jartzen ditugun helburuak lortzea.