OTSAILAK 11: EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizunaren baitan Egapeko ikasleak zientzialari bilakatu ditugu hainbat egunetan zehar.

Zientzialari gisa aritu aurretik, Matilda efektua  zer den landu dugu eta ondoren emakume zientzialarien omenez esperimentu ezberdinak egin ditugu adinaren baitan egokituz. Hala nola, salto egiten duten arrautzak, mezu ezkutua edo norberaren ADNa ateratzea besteak beste.  
LHko eraikinean berriz, 12 zientzialariz osatutako horma-irudi bat osatu dugu eta bakoitzaren baieztapen batekin erronka bat proposatu dugu.