“OSTADAR TXIKI” TALDEKO ORDEZKARIAK LANGARDAKO HARITZEN LANDAKETAN

Pasa den ostegunean, martxoaren 18an, Egape BHIko 16 ikaslek parte hartu zuten Langarda gaineko zuhaitz landaketan.

 

Basoen Nazioarteko Eguna dela eta, Egape BHIko “Ostadar Txiki” taldeko ordezkariak, Agenda 30eko irakasle arduradunekin batera, oinez hurbildu ziren Langardako gainara. Bertan, 7 haritz ale landatu zituzten herriko lorazainen laguntzarekin. Covid-19k sortu duen egoeragatik, ikasleek ezin izan zuten lanabesak erabili eta zuhaitz aleak eusten eta lurra zanpatzen aritu ziren. 

Ekitaldi hau “Basoak ernatzen” proiektuaren alderdi bat izan da, izan ere,  ikasturte honetako Garapen Iraunkorreko Helburuaren inguruan Lehorreko ekosistemak: basoak helburu bezala lantzen ari gara Eskolako Agenda 2030 proiektuaren barruan. 

Pasa den astean, Gipuzkoako 50 eskola baino gehiagok "Basoaren astea" ospatu dute zuhaitz aleak landatuz eta ekimen horretan gure ikastetxeaz gain Urnietako beste eskolek ere parte hartu dute. Beraz, zuhaitz landaketa eskualdeko beste herrietan ere burutu da, besteak beste, Donostian, Astigarragan, Hernanin, Lasarte-Orian edota Usurbilen.

Ekitaldiaren amaieran Ikasleen parte hartzea eskertu nahian, udal ordezkariek lore bana oparitu zieten ikasle eta irakaslei.