“OSTADAR TXIKI” TALDEA LANEAN BURUBELARRI

"Ostadar txiki" ikasleen ingurumenaren aldeko batzordea osatu dugu Bigarren Hezkuntzan.

 

"Eskola Jasangarriek" osatzen duten sarearen azpi-sare bat da  IRAES 21. Bertan ikasleek hartzen dute protagonismo osoa esperientziak trukatzen eta proposamenak egiten. Horregatik, Bigarren Hezkuntzako ikasleen Ostadar Txiki taldeak Iraes 21 sareko blogean beren proposamen eta lanak aurkezten ditu.

Egape Ikastola BHI 2012-2013 ikasturtetik, ziurtagiria lortu genuenetik, Iraes 21eko sarekide gara eta urtero ikasleen Ingurumen Batzordea osatzen dugu Agenda 2030eko eskolako koordinatzaileen gidaritzapean ingurumenaren aldeko ekimenetan parte hartzeko. 

Dagoeneko Bigarren Hezkuntzako “Ostadar Txiki” taldea hasi da lanean eta taldearen aurkezpena argitaratu dute blogean. Bloga ikusteko  egin klik HEMEN.

Honetaz gain, eta ikasleen ekimenak bultzatzeko helburuarekin, taldeak Agenda 2030 programan aktiboki parte hartzen du eta jada, sentsibilizazio faseko lanetan  murgildu da. Eskolako “Txoko berdeak” eguneratzen hasi da, zaborraren kudeaketa martxan jarri du, tutoretza saioetan ingurumenarekiko ditugun konpromezuak gogorarazteko lanean aritu da eta honekin batera, ikastetxe osoko interruptoreak aztertu ostean, beharra zegoenetan “Mesedez, argia itzali” mezua duten txartelak ezarri dira.