“OSTADAR TXIKI”, INGURUMEN TALDEA, IKASKIDEAK KONTZIENTZIATZEN

Bigarren Hezkuntzako “Ostadar Txiki” taldeko ikasleak 3. lan proposamena osatu dute eta ikaskideak klima aldaketaren arazoaren inguruan sentsibilizatzen aritu dira.

 

Aldaketa klimatikoa gure planetako garapen iraunkorrerako mehatxurik handiena da; klima aldaketari aurre egiteko pertsonen, eragileen eta instituzioen ahalegina eta konpromisoa behar da. Klima aldaketa planetaren premiazko erronka da!!

Zer egin dezake gutariko bakoitzak? Klima aldaketaren efektuak gutxitzea, mundu osoko biztanleriarentzat lehentasuna da!

Beharrezkoa da aldaketa:

  • Isurketak murriztu
  • Energia berriztagarriak bultzatu
  • Lankidetza sareak sustatu
  • Toki-mailako partaidetza eraginkorrera eta globalera eraman

“Ostadar Txikik” ikaskideak kontzientziatzeko komunikazio elementuak sortu ditu: aurkezpenak, bideoak, kartelak…

Ingurumen aldeko batzorde honek, taldean, lan proposamena aztertu eta landu dute eta hartutako erabaki eta ondorioekin bakoitza bere gelara joan da eta tutoretza saioan aurkeztu dute talde-lanean sortutako baliabidea, ikaskideengan kontzientzia eta sentsibilizazioa esnatzeko.

“Ostadar Txiki” taldeari buruz informazio gehiago nahi baduzu, egin klik HEMEN.