OSCAR JAMES, GURE HIZKUNTZA LAGUNTZAILEA

Aurten, hizkuntza laguntzailea Zeelanda Berritik etorri zaigu, Wellingtonetik hain zuzen ere, DBHko ikasleekin ingelesez hitz egin eta ikasleen ahozko jarduna lantzera.

 

Egapek hizkuntza laguntzaile bat izan du azken hamar urteetan, ikasleek hartu-emanak ingelesez ahalik eta era naturalenean izaten laguntzeko. Iaz Giovana Lorenzotti estatubatuarra izan genuen bezala, aurten Oscar dugu gure artean, zeelandar mutil gazte bat. 

Hasierako aurkezpenean, Oscarrek kontatu zigun nola Londresen jaioa izan arren, Gambian, Zeelanda Berrian eta Australian bizi izandakoa den, eta leku guztietako esperientziak kontatu zizkigun. Era berean, Oscarrek ikasleei kontatu zien Urnietara etorri aurretik Melbounen bizi zela eta han bertan lan egiten zuela, berak duen taberna batean. 

Ikasleak oso gustura daude Oscarrekin eta ongi moldatu dira harekin. 

Irakasle taldearekin ere berehala sortu du harreman estua eta erraz egokitu da gure ikastetxera. Aukera probestuko du aldi berean euskara eta gaztelania ikasteko, ez baitaki ez bata ez bestea. 

Zorte onekoak gara gure hizkuntza laguntzaileekin, eta esperientzia paregabea da gure ikasleentzat.