IRAKURKETA PLANA

Hizkuntza proiektuaren barruan ezinbestekoa dugu irakurketa plana garatzea. 2017-2018 ikasturtean hausnarketa sakon bat egin zen ikastetxearen diagnosia eginez.

 

 

Irakurmena oinarrizko komunikazio tresna da eta zerikusia du hizkuntzen integrazio planteamenduarekin. Ezin dugu ahaztu komunikatzeko konpetentzia, hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia garatzea dela. Era berean, uneoro ari gara zer edo zer irakurtzen: iragarki bat, ohar bat, keinu bat...Irakurtzeko gaitasuna ezin zaio lotu jakintza-arlo bakar bati, arlo guzti-guztietan baita beharrezkoa.

 

 

Gure irakurketa planarekin  honako helburuak ​​​​​​ditugu:

-Beharrezko informazioa lortzeko eta ulertzeko gai izatea. (Irakurri ikasteko).

-Norbere gozamenerako aisialdiko irakurmenerako ohiturak garatzea. (Irakurzaletasuna bultzatu)

-Ahozko, idatzizko zein komunikazio digitala hobetzea, ikasleak gai dira ikus-entzunezko baliabideak interpretatu, erabili eta sortzeko. (Irakurtzen ikasi).

 

 

Juan Matak, Granadako unibertsitateko irakasleak dioen bezala, "Zertarako irakatsi testuak irakurtzen ez badute ikasten mundua irakurtzen?" (‘¿De qué sirve enseñarles a leer textos si no aprenden a leer el mundo?’)

Irakurketa planak hiru ardatz nagusi ditu: irakurtzen ikasi, ikasteko irakurri eta irakurzaletasuna bultzatu. Hirurak lantzeko Ikastolak jardueraz betetako plangintza sortu du.

 

       IRAKURKETA FRANTSESEZ EGIN KLIK