HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PLANA

 

Egape Ikastolak euskararen normalizazioan eragile izan nahi du bere inguruan, gizarte eragile eta instituzioekin lankidetzan jardunez. Hori dela eta Hizkuntza Normalkuntza Plana (HNP) proiektuan 2003-2004 ikasturtean hasita buru belarri lanean dirau. HNP honetan ardatz nagusia euskara indartzea izan da: ezagutzetik abiatuta erabilerara. Helburu eta erronka nagusiak hauek familiekin euskararen erabilera areagotu, irakasleen hizkuntza gaitasunak hobetu, ikasleen hizkuntza maila aberastu, baliabideak euskaraz eskuratu eta gure ingurunean zabaldu. Hau guztia lortzeko jardueren programa zehatza definituta dago eta ikasturte amaieran ebaluatzen da.

 

 

Gure  erronka nagusia euskararen erabilera bultzatzea, egoera komunikatibo eta erregistro ezberdinetan trebatzea eta euskal kulturaren transmisioa bermatzea da.