ORDIZIAKO AZOKAN D´Elikatuz PROGRAMAREN BARRUAN

6. mailako ikasleak Ordiziako azokan izan ziren.

Apirileko bi asteazkenetan, 21ean eta 28an 6. mailako ikasleak, bakoitza bere taldearekin eta tutore eta irakasle laguntzailearekin Ordiziako azoka bisitatzera joan ziren, D'Elikatuz programaren barruan. 

Ordiziara iritsitakoan ikusentzunezkoaren eta begiralearen azalpenen bitartez bertako historia ezagutu zuten: azokaren jatorria, bertan saltzen diren produktuak eta garaian garaikoak zeintzuk ziren ikusi zituzten.

Ondoren, taldeak egin zituzten eta talde bakoitzari diru kopuru txiki bat emanez inguruko nekazarien salmenta postuetara joan ziren, eskatutako hainbat produktu erosi eta informazioa biltzera. Baserritarrekin hainbat gairen inguruan hitz egiteko aukera izan zuten: produktuen nondik norakoa, ekoizte mota, prezioak, ...

Berriro erakustokira itzuli eta talde bakoitzak erositako produktuen aurkezpena eta jasotako informazioa azaldu zuen. Bestalde, elikagai piramidea aztertu eta elikadura osasuntsuaren oinarrizko edukiak era grafikoan azaldu zizkieten. Arretaz jaso zituzten azalpen guztiak ikasleek.

Arratsaldean, gelara itzulitakoan, azokan erositako produktuak banatu ziren guztien artean, honela denek eraman zuten etxera Ordiziako azokan erositako gairen bat.

Ekintza interesgarria, ikasleak gustura aritu ziren ezezaguna egiten zitzaien azoka inguruan eta gelan ikasitako hainbat edukiekin lotura zuten kontzeptuak ere ikusi eta erlazionatzeko aukera izan zuten, horrez gain, elikadurarekin loturiko helburuak landu ziren beraiekin; azokan erosten diren jaki eta produktuen jatorriaren hurbiltasuna eta freskotasuna ezagutu zuten.