ONDDIRA IRTEERA

Astelehenean, “Urnietako mendiak ezagutuz” proiektuaren baitan, 5. mailako ikasleak Onddi mendira joan ginen egun pasa.

Astelehenean, ekainak 15, LH 5. mailako ikasleak Onddi mendira joan ginen Heziketa Fisikoko irteera zela eta. Sekulako eguraldia izan genuen eta Onddi tontorretik bailara osoa ikusteko aukera izan genuen. Tontorrera igo eta bertan hamaiketakoa jan ondoren, Mulisko Gainara joan ginen eta bertan bazkaldu eta atseden hartu genuen. Egun zoragarria izan zen.