OKA JOLASA

Bigarren Hezkuntzako ikasleak Energiaren oka jaloasean aritu dira EA30aren sentsibilizazio eta motibazio kanpainaren bukaeran.

 

Beste urteetan bezalaxe, aurten ere EA30 batzordetik, jasangarritasunarekin eta ingurumerarekin lotutako gaiak jorratuko ditugu. Aurten landuko dugun gaia Nazio Batuen Erakundeak ezarritako GJH (Garapen Jasangarrirako Helburuen) 7.helburua izango da, hain zuzen ere, ENERGIA ESKURAGARRI ETA EZ KUTSAKORRA.

Urnietan, 2022-2023 ikasturterako honako lelo hau sortu dute: ENERGIA BIZITZAREN MOTORRA! eta  1.ebaluazioan zehar motibazio eta sentsibilizazio kanpaina martxan jarri dugu. Sentsibilizazio eta motibazio kanpaina honi amaiera emateko zer hoberik OKA jolasa baino! 

Honela, DBH1, DBH3 eta DBH4ko ikasleak Energiaren inguruko galderez prestatutako OKA dinamiko batean parte hartzeko aukera izan dugu. Eta zein ongi pasatu genuen!"