OIHAN VEGAK EUSKARA HEDABIDEETAN ETA IRRATI DIDAKTIKOA PROIEKTUA AURKEZTU DIGU

Oihan Vega, DJ ezagunaren aurkezpena izan dugu Egape Ikastolan DBH 2. eta 3. mailako ikasleek

Abenduaren 18an, Sarobe arte eszenikoen gunean, Egape Ikastolako DBH 2 eta 3. mailakoek saio berezi bat izan dute.

Oihan Vega, DJ ezaguna, GAZTEA irratiaren babesarekin Euskal Herriko beste hainbat ikastetxetan bezala Irrati didaktiko proiektua aurkeztera etorri zaigu. Ekitaldi honetan, gaur egun euskarak komunikabide ezberdinetan duen presentzia eta hedabideetan gure hizkuntzari ematen zaion tratamenduaren inguruko hausnarketa egitera bideratu ditu gure ikasleak. Ikasleen parte-hartzea etengabe bultzatu du saio dinamiko, entretenigarri eta didaktikoa eginez, irrati baten funtzionamendua aurkeztuz, esate baterako. Ikastaroa erakargarria eta jostagarria izateko bideoak eta  zuzeneko aktuazioak erabili ditu. Ekitaldi hau Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako jarduera izan da.