OIASSO MUSEOAN IZAN DIRA DBH 1. MAILAKO IKASLEAK

Martxoaren 10ean, Oiassora bisita egin dugu ikastolan egindako lana osatzeko.

 

Hiruhilabetean zehar Geografia eta Historiako saioetan gure arbasoen bizimoduari buruzko interpretazio historikoak egiten aritu gara Historiaurreko eta Antzinaroko aztarnetan oinarrituz. eta, aztarnen garrantziari buruzko balioespen justifikatuak ematen ikasi dute. Hiruhilabete osoko lana borobiltzeko, indusketen bidez berreskuratutako Oiasso erromatar hiriaren aztarna arkeologikoak bertatik bertara ikustera joateko aukera eskaini diegu gure ikasleei. 

Lehenik, museoko bilduma ikusteko aukera izan dugu, objektu guztiz bikainak ikusi ditugu, okupatzaileek zuten bizi mailaren erakusgarri, Atlantikoaren bazterreko erromatar hirietako hiri giroen oso parekoak. Ondoren, Erdi Aroko Xantalen ermitara joan gara, barnean aurkitu zuten Oiassoko nekropolia edo hilerria ikustera.