ODOL EMAILEEN ELKARTEA 6.MAILAN

Aste honetan 6. mailako ikasleek Odol Emaileen Elkartetik ikastaro txiki bat jasotzeko aukera paregabea izan dute.

Odolaren osagaiak zeintzuk diren eta zertarako balio duten ikasi dute. Plaketak, plasma, hematieak, globulu gorriak… hiztegi berria ikasteko aukera ezin hobea. Bat edo bestek nazka puntu bat izan du ere, osagai faltsuak ikutzeko eta ikusteko aukera izan duenean.

Historian zehar odolaren ezagutzaren aldaketak ere nolakoak izan ziren jakin dute. Ba al zenekiten, lehen odol transfusioa bi txakurren artekoa izan zela? Hortik abiatuta odola gizakien artean eman ahal zitekeela ondorioztatu zen. 

Eta noski, bakoitzaren odol taldea zein den eta nori eman ere ulertu eta ikasi dute. Odola ematearen garrantziaz eta beharraz hausnartu eta kontzientzia pizteko tailer zoragarria eskaini digu Oihanak. Opari eta guzti doaz gure ikasleak etxera. 

Denon txanda da, hauek oraindik txikiegiak dira odola eman ahal izateko, baina guk helduok gure ale txikia jarri dezakegu beharra dutenentzako odola emanaz, edonork edozein momentutan behar izan dezakegulako.