NORA MENDIZABAL PILOTARIAREN BISITA

LH 4. mailako ikasleek emakume pilotari baten bisita izan dute.

Euskal pilota lantzen ibili gara Lehen Hezkuntzako 4.mailan eta gaia borobiltzeko Nora Mendizabal pilotari andoaindarrraren bisita izan dugu. Heziketa Fisikoan ere hezkidetzan hezi nahi ditugu haurrak, kasu honetan emakume erreferenteak gonbidatuz. 
Ordu polita eta atsegina igaro dugu Norarekin. Aurrez prestatutako galdera batzuk egin dizkiogu eta berarekin pilotan jolasteko plazerra izan dugu. Haurren sinaduraren eskaerari ere erantzun dio, eta nola gainera, gutxienez 30 sinadura egin ditu!
Eskerrik asko Nora bisitagatik!