NIRE IZENAREN MUSEOA

Izen bat, istorio bat. Denak gara talde baten parte!

HH 4 urteko gelan izenaren proiektuari amaiera emateko, azken aste hauetan burututako jarduera guztiekin "Nire izenaren museoa" antolatu dugu familiak gonbidatuz. Bertan gure erakusketa ikusi eta elkarrekin bizitako prozesua partekatu dugu. Bisitaldia girotzeko bi dantza eskaini dizkiegu, ilusio handiz prestatuak! Amaitzeko, proiektuan zehar bizitako une eta esperientzia guztiak biltzen dituen bideo-muntaia ikusi dugu. Oso egun berezia eta hunkigarria izan da, gure lana eta bizipenak familiekin partekatzeko aukera polita.

Eskerrik asko familiei zuen parte-hartze eta laguntzagatik. Plazer bat izan da!