NIRE IZENA AURKITU ETA AUSARTZEN NAIZ!

HH4 urteko gelan esperientzia berezi eta dibertigarria bizitu dugu gaur!

Gelara sartzean, koloretako globo pila aurkitu ditugu, bakoitza gure izenarekin. Gure globoa bilatu eta, puntzoiarekin, lehertu egin dugu! Bidean, koloreak eta gure izenak landu ditugu, baina baita beldurra, sustoa eta ausardia ere. Bakoitzak bere erritmoan, emozioak partekatu eta elkarri laguntzeko aukera izan dugu. Ikasteko, sentitzeko eta ausartzeko esperientzia aparta!