NEREA MENDIZABALEN HITZALDIA

Datorren urtarrilaren 17an, arratsaldeko 17:00tan, Nerea Mendizabalek hitzaldia eskainiko du Egape Ikastolako familientzat.

Egape Ikastolak ikasturtean zehar hainbat formakuntza saio antolatzen ditu familiei zuzenduta. Datorren urtarrilaren 17an, asteazkenean, arratsaldeko 17:00tan Lekaio Kultur Etxean,  “FAMILIKO GATAZKA ETA ESTRESAREN KUDEAKETARAKO 10 PILULA“ izenburupean izango da hurrengoa Nerea Mendizabalen eskutik. 
Nerea Mendizabal familia, hezitzaile, haur eta nerabeen arteko harremanetan eskarmentu handia duen profesionala da. Komunikazio Ez Bortitzeko hezitzailea da, Non violent Communication zentroak ziurtatua. Gizarte hezkuntzako diplomatua eta psikopedagogian lizentziatua izateaz gain, haur masajeko hezitzailea ere bada Nerea. 
Oraingo honetan, egunerokotasunak sortzen dituen gatazkak kudeatzeko pilulak eskainiko dizkigu. Hitzaldian parte hartzeko ondorengo ONLINE formularioa bete beharko da datorren urtarrilaren 15a baino lehen.