NEREA LOIOLA IDAZLEAREN BISITA

6. mailako ikasleok tertulia dialogikoak egin ditugu astero. Horretarako liburu batzuk izan ditugu ardatz, eta horietako liburu bat Nerea Loiola idazlearen "Azken lanhütarra" liburua izan da.

Apirilaren 23an, liburuaren egunean, bisita oso berezi bat izan genuen Egape Ikastolan. Nerea Loiola idazlea etorri zitzaigun eta berarekin elkarrizketa goxo eta interesgarri bat izan genuen irakurri dugun liburuaren harira. 

Gauza asko ikasi ditugu berarekin eta amaieran liburuak eta agendak sinatu dizkigu. 

Plazer bat izan da zurekin egotea!! Mila esker guztiagatik!! Zorionak eta segi horrela!!!