NEGUKO AZOKA EGAPE IKASTOLAN

Hiru urteren ostean, berriz ere, festa giroan ospatu dugu neguko oporren aurreko eguna.

 

Abenduaren 23an Neguko Azoka ospatu dugu Egape Ikastolan, jai giro ederrean ospatu gainera. Nekazal eta artisau produktuak ikusgai izan dira goizean zehar, postre goxoak eta txistor bokadilloak  dastatzeko aukera ere izan dugu, baita sabelak ongi berotzeko gaztain erreak ere. Jakirik ez da falta izan beraz, eta goiza girotzeko, ikasleen gabon kantu saioak eta erromeri giroa nagusi izan da Egapeko jolastokian. Egitarau honekin urteari amaiera eman eta gabon jai zoriontsuak opa dizkizuegu den-denoi.