NEGUAN ELURRAREKIN JOLASEAN

Elurra HH 2 gelara ekarri dugu Yara Belloren bisitari esker

Neguan murgilduta gauden honetan, elurra izan da HH 2 ikasgelako protagonista. Yara Bellok, Enzoren amak, bisita egin digu eta elurra egiten erakutsi digu, esperientzia dibertigarri eta aberasgarria eskainiz.
Jardueran zehar, ikasleek aukera izan dute elurra ukitzeko, manipulatzeko eta harekin libreki jolasteko. Potetxoak elurrez betetzen aritu gara, eta gure eskuekin elur-bolak egiten, zentzumenak eta sormena martxan jarriz. 
Eskerrik asko, Yara, zure denboragatik, prestutasunagatik eta gurekin une polit hau partekatzeagatik.