MUSIKARIAK IKASTOLAN

Musikariak Ikastetxean programaren baitan, apirilaren 9an, Ikastolan izan dugu Mikel Markez abeslaria.

 

DBH 3. mailako ikasleek aukera izan dute euskal musikaz zuzenean gozatzeko eta musika nola sortzen den esperientzia praktiko bat ezagutzeko. Euskal Kultura sustatzeko lanean, Ikastolak egiten duen ahalegin bat gehiago da hau, espero dugu, gozatzeaz gain, ikasi eta hazia ereitea etorkizunean kultur sortzaile bat edo beste izan dezagun gure artean.