MUSIKA SAIOA 2 URTEKO GELETAN

Pasa den astean, Antton, Egape ikastolako musika irakaslea izan genuen bisitan.

Dantzarako beti prest ditugu Egapeko txikienak eta oraingoan bisita berezia jaso zuten, Antton Jauregi, Egape Ikastolako musika irakaslea izan baizuten bisitan. 

Gitarra eskuan zuela etorri zitzaigun eta une ederra igaro genuen dagoeneko ezagunak ditugun abestiak abestuz. Gitarraz gain, txirula eta armonika entzuteko ere izan genuen parada. Plazer bat, beste behin ere, Anttonen emanaldia. 

Abendua ate joka dugun honetan, jubilazioa ere ate joka du Anttonek. Etapa berri bat hastear da baina Egapeko ateak beti izango ditu zabalik, nahi duenean, gitarra eskuan, gurekin une goxo bat pasatzeko gonbita luzatua diogularik. Mila esker Antton!