MUSIKA ESKOLAKO IRAKASLEEK ESKAINITAKO EMANALDIA

Joan den astean, urtero legez, Egape ikastolako HH5, LH1 eta 2. mailako ikasleak Saroben izan ginen Lourdes Iriondo musika eskolako irakasleek eskainitako emanaldian

Aurtengo gaia “Emozioak” izan da eta hainbat filmeren musikaz baliatuz, hauek gugan sortzen dituzten emozioak landu zituzten. Aurretik Coco filmaren kanta eta koreografia polit bat prestatuta joan ziren ikasleak. Saio hunkigarria.