MUNISKUERA IRTEERA

Euskal Herria Paleolito garaian landu ondoren, Muniskuen izan da LH 3. maila.

2. hiruhilekoan, Euskal Herria Paleolito garaian landu dugu: aroko datak, triku harriak, dolmenak, lurperatzeko tokiak, kobazuloak, hormetako margoak, ehizatzeko tresnak, bizitzeko era… ikasi ditugu.

Gaiarekin irteera lotzeko asmotan, bururatu zitzaigun Urnietako Muniskueko kromletxa ikustera joatea. Herrian bertan aukera hobeagorik ez genuela edukiko eta, esan eta egin, LH 3. mailakoak Muniskuera joan ginen egun pasa. 
 
Bertan, multzo megalitiko garrantzitsua ikusi genuen ikasitakoa gogoratuz. Adarra eta inguruko mendiak ere identifikatu genituen. Ondoren, makilak hartu eta etxolak eraikitzen aritu ginen. Hamaiketakoa egin eta gero, Muniskuetik, tipi-tapa maldan gora, Onddira bazkaltzera igo ginen eguna aprobetxatzeko asmoz. 

Bazkaldu eta jolasean ibili ondoren, Besabirantz abiatu ginen. Bidean zaldiak eta astoak ikusteaz gain, pinu-beldar ugari topatu genituen. Zenbat ile dituzten beldarrek!

Oso irteera polita izan zen, nekatuta bukatu genuen baina oso pozik!