METAMORFOSIA HAUR HEZKUNTZAN

Haur Hezkuntzako haurrak naturak dituen bitxikeriak aztertzen eta behatzen.

Naturak baditu prozesu bitxi eta erakargarriak, eta horietako bat da izaki bizidun batzuen metaformosi prozesua. Hori zuzenean behatzeko eta aztertzeko Haur Hezkuntzako geletan zapaburu eta zetarren bizi zikloa dugu aztergai. Hauen zainketak eta eguneroko behaketak bitxikeria asko zuzenean ikusteko aukera eskaini digute. Zetarrak arrautzetatik jaso eta masustondo hostoak jan eta jan aritu dira denbora batez. “Gose handiko beldarra” ipuinean bezala, bapo jan ondoren, goxo-goxo bere kuskuan gorde dira batzuk eta orain, tximeletak noiz jaioko zain gara. Ez al da benetan harrigarria??

Eta zetarrekin bakarrik ez, zapaburuekin ere ari gara prozesua ikusten eta ikasten. Zapaburuak handituz joan dira eta hankatxoak atera zaizkie, igel bihurtu arte. Eta hauen inguruan aditua den Janire Juanikorena ikastolako amak azaldu dizkigu zapaburuei buruzko bitxikeriak. Adi-adi egon gara Janireren azalpenak entzuten eta benetan bitxia den prozesuaren inguruko azalpenekin argi geratu zaigu, zapaburuek mendiko ur naturala behar dutela bizirauteko. Hori bakarrik ez, inguruan ditugun zapaburu eta igelentzat benetan arriskutsuak direla dortokak bezelako anfibioak. Hortaz, zaindu ditzagun gure espezieak eta jaio diren lekura itzul ditzagun! Mila mila esker Janire zapaburuei buruzko bitxikeriak gurekin partekatzeagatik.