MATRIKULAZIO EPEA IREKITA DATORREN IKASTURTEARI BEGIRA

Matrikulazio epea zabalik urtarrilaren 27tik otsailaren 7a arte. Egape Ikastolako ateak zabalik!

Aste honetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak izena emateko epea ireki du datorren ikasturterako. Gaur-gaurkoz matrikulazio kanpaina erritmo onean dabil Egape Ikastolan eta bertako zuzendaritzako kideok baikortasunez eta itxaropenez begiratzen diogu epealdi horri, datorren ikasturteko baliabideak eta antolaketa matrikulatutako ikasle kopuruaren arabera izaten baita.

Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkutzaren (LH) kasuan, familiek Lizardi kaleko eraikinaren idazkaritzan eman behar dute izena (ordutegia: 9.00-12.30 eta 14.30-16.30).

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) matrikulazioa, aldiz, Azkorte kaleko eraikineko idazkaritzan bideratu behar da (ordutegia: astelehena, asteartea eta osteguna: 9.00-16.30; asteazkena eta ostirala: 9.00-14.00)

Epea otsailaren 7a arte egongo da irekita. 

Eman beharreko dokumentazioa:

- Familia liburua.

- Gurasoen / tutore legalen N.A ren fotokopiak.

- Errolda agiria.

- Kontu korronte zenbakia.

 

OHAR GARRANTZITSUA:

LH  6. mailako ikasleek ez duzue matrikulazio dokumentaziorik bete behar, zuzenean DBHn matrikulatuta geratzen baitzarete.