MATERIAL ESKAERA MOZAMBIKERAKO, MILA ESKER!!!

6. mailako ikasleok inguruneako arloan, herrialde ezberdinen bizi baldintzak ikertzen aritu gara. Enraiza Derechos GKEari esker, Mozambikeko egunerokotasuna ezagutzeko aukera izan dugu.

 

Bertako egoera ezagutu ondoren, zerbait egiteko gogoa piztu zitzaigun, eta komunitaterako proiektua arloan Mozambikera eskola-materiala bidaltzea otu zitzaigun. 

Horregatik zuengana, familiongana, jo genuen laguntza eske, eta bihotz bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu. Izugarria izan da Egape Ikastolako elkartasuna. 

Ziur gaude material bilketa honekin, Mozambikeko ikasleen bizi-kalitatea hobetzen lagundu dugula.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!