MATER ONTZI MUSEO EKOAKTIBORA BISITA

Otsailaren 9an Lehen Hezkuntzako 2. Mailak, itsasoaren gaia landu ondoren, Mater Ontzi Museora egin du irteera.

Gai interesgarria izan da 2. mailan landu duguna: itsasoa. Baleen ehizari buruz datu asko ikasi ditugu, nabigatzaile famatuak ezagutu ditugu, haien artean Elkano getariarra, pirata eta kortsarioen bizitza aztertu dugu eta gaiari bukaera polit bat emateko asmoarekin Pasaian dagoen Mater Ontzi Museo Ekoaktibora joan gara.
 
Gure itsas ingurunea ezagutzeko, maitatzeko eta kontserbatzeko aukera paregabea izan dugu. MATER egurrez eraikitako azken euskal atunontzi tradizionala da, egun, Ontzi Museo Ekoaktibo bihurtu dena. Barkuaren agintari gisa 2ITSAS GELA – AULA DEL MAR” elkartea dago eta elkarte honen helburua itsasoaren aldeko errespetua, babesa eta, batez ere, gozamena sustatzea da.
 
Ikastolako gure arrantzale txikiek MATER ontziko sekretu guztiak deskubrituz, itsasoaren mundu zirraragarrira  hurbiltzeko aukera paregabea izan dute.