MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekintza burutu dira Egape Ikastolan

Aurten ere, Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna aldarrikatu beharrean aurkitu gara.

Haur Hezkuntzan eta Lehen hezkuntzan Emakumeen Nazioarteko Eguna Berdintasunari abestuz ospatu dugu. Eguna girotzeko, txalapartaren ordez, Mikel Markezen “Konplize ditut eta” abestiarekin batera sartu gara ikasgeletara. 

Gelatan talde bakoitzak zergatik ospatzen den martxoaren 8a azaltzen duen bideo labur bat ikusi dugu. Ondoren, 11:30etan ikastolako ikasle, irakasle eta jangelako sukaldari eta hezitzaileak frontoi handian elkartu gara “Mari More”, “Goazen denok!”  eta “Denok zu” abestiak abesteko. Giro ederrean astindu ditugu globo moreak eta amaieran M8 handi bat aurkeztu dugu.

Bideoa ikusteko sakatu HEMEN.

DBHn berriz, Batera Gara Egape BHIko ikasle taldeak, berdintasunaren aldeko jarduera interesgarria antolatu du. 

Ikastetxean lau gune ezberdin antolatu ditugu: Txapa-Tailerra Gunea, Photocall Gunea, Karaoke Gunea eta Hitzapasa Feminista Gunea. Ikasleek aukera ederra izan dute gune ezberdinetatik pasatzeko. Aldarrikapen eguna izateaz gain ondo pasatzeko aukera ere izan dugu. 

Kolore moreak Egapeko bazter guztiak tindatu ditu astearte honetan. 

Bideoa ikusteko sakatu HEMEN.

 

​​​​​​