MARTXOAK 8

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekintza antolatu ditugu HHtik DBHra bitarteko ikasleekin.

 

Gure Hezkuntza proiektuan jasota daukagun bezala, ikastolak, ikasleen arteko harremanak berdintasun iraunkorretik sustatzeko konpromisoa du. Hezkuntza ez sexistaren aldeko hautua egiten dugu eta curriculum guztietan zein arlo ez curricularrean genero ikuspegia txertatzen dugu.

Hezkidetza planean, besteak beste, aldarrikapen egunak prestatu eta lantzen ditugu eta horien artean Martxoak 8 aipatu behar dugu. Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekintza burutzen ditugu urtero HHtik DBHra bitarteko ikasleekin. Aurten, jarduera anitzak egin ditugu.

HH eta LHko etapetan, Martxoak 8ko ospakizunaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan dute. “Denok Zu!” abestiaren koreografia ere ikasi dute eta dantzan murgildu dira Martxoaren 8aren harira. Kolore moredun osagarriak soinean, Tik-Tok grabaketan parte hartu dute ikastolako ikasle zein irakasleek. 

Bigarren Hezkuntzan, martxoaren 7an, Nerea Arriolak umore bakarrizketa bat eskaini zien 3. eta 4. mailakoei Saroben, 1. mailako ikasleek, berriz, martxoaren 8an Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariarekin saio bat izan zuten Lekaion. 

Horretaz gain, aurten ere, ikastola more kolorez jantzi dugu eta jolasgaraian “Batera gara” taldeko ikasleek txapak egin dizkigute gure aldarrikapena paparrean eramateko eta photocallaren bitartez argazki umoretsuak egin ditugu.

GORA MARTXOAK 8!!