MARRAZKETA ARTISTIKOA DBHN

Egape BHIko ikasleek marrazketa artistikoaz gozatzeko aukera izan dute Arantxa Iturberen gidaritzapean.

 

Egape BHIn eskolaz kanpoko jardueren artean marrazketa artistikoa eskaintzeko aukera izan dugu ikasturte honetan. Covid 19 pandemia dela eta ikastetxeko Kontingentzia Planeko jarraibideak kontutan izanda  DBH 1. 2. 3. eta 4. mailetako 10 ikaslek parte hartu dute Arantxa Iturberen gidaritzapean.

Ostiral arratsaldetan ordu eta erdiz aritu dira marrazten eta izugarri gozatu dute. Datorren ikasturtean ere, eskolaz kanpoko jardueren artean marrazketa artistikoa lantzeko aukera eskainiko da.