MALETA IBILTARIA MARTXAN DAGO

Ikastolan irakurketa sustatzeko programaren barruan maleta ibiltaria martxan da Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko gela guztietan.

Aurreko ikasturtean, covid egoera zela eta, alde batera utzi behar izan genuen hain gustuko dugun irakurketa sustatzeko jarduera hau, baina egoera aldatu denez, berriro ere maleta ibiltaria etxez-etxe bidaiak egiten hasi da.
Gela bakoitzak bere maleta ibiltaria du, bertan hainbat liburu (gehienak euskaraz, baina badaude ere gaztelaniaz eta ingelesez), familientzat irakurketa sustatzeko aholkuak eta koaderno bat daude.
Ikasleek astebetez dute etxean maleta, familia giroan, bakarka, anai-arrebekin… bertako ipuinak irakurtzeko lasai eta gozatuz. Koadernoan nahi duena idazteko aukera du, marrazki bat egin, familiaren iritzia jaso…Ikasleak maleta gelara bueltatzen duenean gelakideen aurrean  aurkezpen txiki bat egingo du: zer gustatu zaio, zer ez, nola irakurri dituen liburuak…
Ikasleek gogo handiz eramaten dute maleta ibiltaria etxera eta jarduera hau ebaluatzerakoan nota altua jartzen diote.