MAITE FRANCO IPUIN KONTALARIAREN EMANALDIA

Liburuaren egunaren harira, aurreko asteartean Maite Franco ipuin kontalaria etorri zen eskolara.

Haur Hezkuntzako ikasleek antzerki gelan entzun genituen Maiteren ipuinak, ederrak benetan eta  adi-adi entzutekoak! Entzun ez ezik, dantza pixka bat ere egin genuen. 

Primeran egon ginen, eta horrelako gehiago nahi ditugu!!!