MAIATZAK 17: LGTBIQ FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Bigarren Hezkuntzan LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna aldarrikatzeko lanketa egin dugu.

 

 

Ikastetxea aniztasunarekiko errespetua eraikitzeko funtsezko zutabea izatea nahi dugu. Pertsona guztien errespetua, berdintasuna eta askatasuna sustatu behar dugu, haien sexu-orientazioa, identitatea edo genero-adierazpena edozein dela ere. 

Hezkidetza taldearen proposamen didaktikoari helduz, DBH 1etik 4ra, baliabideak egokituta, lanketa egin dugu. Horren emaitza da ikastetxean zehar, ikusgarritasuna eta bizikidetza sustatuz, ikasleek zabaldu dituzten kartelak.