MAIATZAK 17, LGTBI+ FOBIAREN AURKAKO EGUNA: SEXU-ANIZTASUNARI LEKUA EGITEN

Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntza bitartean jarduera anitzak egin ditugu LGTBI+ fobiaren aurkako eguna aldarrikatzeko.

 

Egape ikastolan Elkarbizitza positiboa sustatzea dugu helburu. Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara bitartean, jarduera ugari antolatzen ditugu urtero elkarbizitzaren inguruan, besteak beste, Maiatzak 17, LGTBIQ+ fobiaren aurkako egunaren ingurukoak.  LGTBI+fobiak gure ikastolan lekurik izan ez dezan, sentsibilizazio-ekintzak antolatzen ditugu gaia aurkeztu eta hausnarketarako tarteak hartuz. Honela, errespetuzko jarrerak eta generoa eta aniztasun afektibo sexuala modu askean bizitzen laguntzeko balioak transmititu nahi ditugu.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek ezberdinak izatearen aberastasunaz hausnartzen aritu dira, eta LGTBI+ bandera osatzen duten kolorez osatu dute guztien artean margotutako bandera. Dantzarako ere aukera izan dute eta Yogurinha Borova artistaren “Sentipenak askatu” abestiarekin bideoklipa grabatuz eman diote amaiera egunari.  

BIDEO GEHIAGO

Egape BHIko “Batera Gara” taldearen argazkia, maiatzaren 17an, LGTBI+ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzen. 

Ikastetxea aniztasunarekiko errespetua eraikitzeko funtsezko zutabea izatea nahi dugu. Pertsona guztien errespetua, berdintasuna eta askatasuna sustatu behar dugu, haien sexu-orientazioa, identitatea edo genero-adierazpena edozein dela ere. 

Maiatzaren 17an, lehen hiru saioetan, egunari loturiko hainbat jarduera egin, eta ondoren pelikula bat ikusi dugu.