LUR GALLASTEGI IDAZLEA 6. MAILAKOEKIN SOLASEAN

2021eko Liburuaren Eguna bereziki ospatu zuten 6. mailan.

Apirilaren 23an, goizean Lur Gallastegi idazlearen bisita jaso zuten 6. mailako bi gelek. Ikasturtean zehar ikasleek idazlearen bi liburu irakurriak zituzten, "Limoiondoaren loreak" eta "Saharako itsasoa". Saioa girotzeko ikasleek taldeka liburuetako pertsonai desberdinei gutunak idatziak zizkieten, beraien iritzia eta zalantzak kontatuz. Gutun horiek irakurri ahala, Lurrek, pertsonaiei ahotsa emanez zalantzak eta galderak argitzen eta erantzuten ahalegindu zen, ikasleen jakinmina asetuz.

Interesgarria izan zen saioa, atsegina ere.