LOGOAK, SLOGANAK ETA JINGLE-AK

DBH 3. mailako ikasleek iragarkien ezaugarriak aztertu dituzte, eta Mikek, gure hizkuntza laguntzaileak, erronka bat jarri die: Urnietarako logo, eslogan eta jingle arrakastatsu bat sortu.

 

Ingeleseko ikasgaian, DBHko 3. mailako ikasleek iragarkien ezaugarriak landu dituzte lehen lauhilekoan. Horretarako, horren inguruko hainbat hitz ikasi dituzte, eta ezagutu dute zein irizpide hartu behar diren kontuan iragarki eraginkorra eta arrakastatsua izateko. Ikasleek ez dute soilik informazioa jaso, praktikan ere jarri dute ikasitakoa: Urnieta herria irudika dezakeen logorik aproposena sortu dute; esloganik erakargarriena asmatu dute eta imajinazioa dantzan jarri dute jingle bat sortzeko.  Mikek proposatutako erronkari kementsu aurre egin zioten. Azkenean, eta landutako irizpideak kontuan izanda, erabaki zuten zeintzuk ziren onenak. Hemen dituzue finalistak.  

STICKS JINGLE (BIDEOA)

ELAIA'S GROUP JINGLE (BIDEOA)