LIZTOR ASIATIKOEN HABIA

LH 3. mailako ikasleak liztor asiatikoen habia erakusten egon dira.

LH 3. mailako ikasle batek, liztor asiatikoen habia ekarri du ikastolara. Irakasle zein ikasleei ikusteko gonbita egin ondoren, guztiek ikusi nahi izan dutenez, gelaz gela ibili dira gure ikasleak habia erakusten eta azaltzen. 

Liztorrak artistak eta langileak direla ikusi dugu, baina baita gure LH3ko ikasle kuadrila ere!! Mila esker lagunak, egindako lanagatik.